Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Iaz, ikastetxeetako eta herriko diagnostikoa egin ziren, aurtengoan esku-hartzearen txanda da. Ikasleek hainbat ekintza aukeratu dituzte lehentasunezkoak: eskolara oinez joatea, energia berriztagarriak herrian eta energiaren kontsumoa murrizteko aholkuak besteak beste.