Gaian pixkana sartzen joateko proposamena duzue hemen. Jolastuz, ikastetxea apainduz, hainbat ikus-entzunezkoaz baliatuz, girotu zaitezte energiaren lanketarako aukera handia ematen baitute!
Konpromisoen Bonbila
Apaindu itzazue zuen eskolako sarrera, gelak edo korridoreak energiaren ikur diren irudi argitsuekin. Idatzi zuen konpromisoak horietan, margotu eta osatu higikari eder bat. Nahi dituzuen elementuak gehitu ditzakezue. Hemen adibide batzuk dituzue.
Antzararen jolasa
Antzararen jokoaren dinamika duen talde jolasa duzue ondoren. Energiaren gaia landuz, gelako ikasleak lau taldetan banatuta, jokoan zehar laukietatik mugituko lirateke galderak erantzunez eta frogak gaindituz.
Bi eratara jolas daiteke: euskarri handia erabiliz edo mahai jolasean arituz. Arauak, galderak eta frogak bertan dituzue (LH eta BH). Behar izanez gero, euskarri handia (1,4 m x 0,90 m) eta horrekin batera doan materiala eskatu (4 koloretako fitxa imantatuak, dadoa, txartelak galdera eta frogekin).
Berriztagarrien tailerra
“Energia: eraginkorra eta berriztagarria” (EEE-EVE)karpetan oinarritutako hiru proposamen dituzue bertan.
Filmak
Ugariak dira energiarekin zerikusia duten filma eta dokumentalen zerrenda, baina gehienak klima aldaketarekin lotuta daude. Izan ere, energia kontsumoaren ondorioz sortutako gasak dira klima aldaketaren arrazoi nagusia.
Monstruos SA.
Marrazki bizidunak. Monstruoz osatutako planetan haurrak ikaratzen lortzen dute beraiek beharrezkoa duten energia. Ezaguna baina oso dibertigarria da.

Antes de que sea tarde
Leonardo Dicaprio eta Martin Scorsesek 2016an ekoiztutako dokumentala, klima aldaketari buruz.

Esto lo cambia todo. El capitalismo contra el clima.
igarren Hezkuntzarako, irakasle eta gurasoentzat ere. Naomi Klein kazetariaren liburuan oinarritutako filma.

“Dirigida por Avi Lewis, Esto lo cambia todo, la película presenta siete poderosos retratos de las comunidades que están en la primera línea de los principales ataques que la humanidad está perpetrando al planeta Tierra. Entretejido con estas historias de lucha la narración de Klein, nos muestra las conexiones entre las emisiones de dióxido de carbono a la atmósfera causantes del cambio climático con el sistema económico que las sostiene. A lo largo de la película, Klein construye su idea más controvertida y emocionante: que podemos aprovechar la crisis existencial del cambio climático para transformar nuestro sistema económico que ha fracasado para convertirlo en algo radicalmente mejor.”
https://www.terra.org/categorias/peliculas/esto-lo-cambia-todo-change-everything
Una verdad incómoda
Davis Guggenhaim zuzendariak 2006an egindako film dokumentala, Estatu Batuetako lehendakariordea izandako Al Goren kanpaina oinarrituta. Helburua, herritarrak planeta osoan gertatzen ari den beroketa efektuaz kontzientziatzea. (1:36:45)

SEIS GRADOS que podrian cambiar el mundo
National Geographic, tenperatura sei gradutan igoko balitz zer gertatuko zitekeen planteatzen duen dokumentala. Gradu bakar baten igoeraren ondorioz gertatutako azaltzen du eta horrela jarraituz gero, gertatzen jarraituko duena.

Motibaziorako baliabideak
Gaiaren inguruko hainbat baliabide dituzue bertan: abestiak, bideoak, filmak … Lehen hezkuntzakoak mailakatu baditugu ere, gazteenei proposatutako bideoak besteentzako ere egokiak izan daitezke. Bigarren hezkuntzan ere berdin.