Gasaren eta argindarraren fakturak igo direla eta, Energia Bulegora aholku bila joatera dei egin die Udalak herritarrei

Aste honetan, otsailak 14ean, Energiaren Munduko Eguna izan da. Urte berriarekin batera gasaren eta argindarraren BEZa (balio erantsiaren gaineko zerga) %5etik %10era igo du Espainiako Gobernuak, eta horrek eragina izan du herritarren fakturan, ordaindu beharreko gastua igo egin baitu. Horren aurrean, eta gastua gutxitzeko aukera handia dutelakoan, Hernaniko Energia Bulegora aholkua eskatzera hurbiltzeko dei egin die Udalak herritarrei. “Herritarren gehiengoak ez ditu bere etxeko argindar eta gas fakturak ulertzen, eta, horrela, zaila da norberarentzat egokiena den tarifa aukeratzea”, azaldu du Libe Solagaistua Energia bulegoko teknikariak. Hori dela eta, dei argia egin du: “Etorri bulegora, ulertu zure fakturak eta kontratatu zuretzat egokiena den tarifa edo merkaturatzailea”.

Irakur ezazue berri osoa:
https://www.hernani.eus/eu/-/gasaren-eta-argindarraren-fakturak-igo-direla-eta-energia-bulegora-aholku-bila-joatera-dei-egin-die-udalak-herritarrei

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude