Hernaniko energia bulegotik diote…

faktura irakurtzen

Energia fakturetan emandako aholkuengatik estimatutako aurrezpen ekonomikoa urteko 250.000 eurokoa da.
https://www.hernani.eus/eu/-/energia-fakturetan-emandako-aholkuengatik-estimatutako-aurrezpen-ekonomikoa-urteko-250-000-eurokoa-da

ENERGIA BULEGOA MARTXAN

Gas eta argindar fakturetan %25eko aurrezkia lortu da bataz beste. Hilabete igaro da Energiaren Udal Bulegoak ateak zabaldu zituenetik eta oso harrera ona izan du herritarren artean. https://kronika.eus/hernani/1671734521753-gas-eta-argindar-fakturetan-25eko-aurrezkia-lortu-da-bataz-beste

ENERGIA MERKE ETA AGORREZINA LORTZEKO ESPERIMENTUEK ARRAKASTA IZATEN ARI DIRA AEB-ETAKO LABORATEGI BATEAN

Aspaldi lortu zuten fusioa laborategian, hau da, eguzkian gertatzen den erreakzioaren parekoa. Baina orain arte ez dute lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Oraingoan ordea, historian lehen aldiz, operazioa errentagarria izatea lortu dute. Zabaldutako aukera bide onetik jarraitzen badu, gizateriaren energia beharrak asetzeko eta klima larrialdiaren kontra borrokatzeko lehian, pausu itzela emango …

GABONAK ETA ARGIAK

GABONETAKO IKUSKIZUNAK: ARGI-KUTSADURA ETA ENERGIA-XAHUKETA.Ekologistak Martxan taldeak desegokitzat jo du zientziaz, kontserbazioaz eta ingurumen-hezkuntzaz arduratzen den erakunde publiko batean egiten den Gabonetako ikuskizuna. Horrelako argi-ikuskizun batek dakarren energia-xahuketa, beharrezkoa ez izateaz gain, etikoki eta ekologikoki onartezina da egungo larrialdi klimatikoaren testuinguruan. http://r.mailing.gestiondeservidor.com/lnk/BAAAA5dpPgMAAAAAAAAAAK003IsAAABEn0sAAAAAAAuLjQBjmrno8OqJOxV5SyG60SoVW_EJsgALpPU/12/HJLUxd8gbJ7X9tWktHMHEQ/aHR0cHM6Ly9tYWlsaW5nLmdlc3Rpb25kZXNlcnZpZG9yLmNvbS9jYW1wYWlnbnMvZmo2NDB5OTl3OWEyNi90cmFjay11cmwveWQ4MDE1MjBhMjc3ZC9lMDFjN2MyZjkzN2Q5NWRkYmIwZWI0Yzg4ZWFmY2EzNWE1ZjY2ZGUy

MARTXAN DA ENERGIAREN UDAL BULEGOA

Gaur, Hernaniko udaleko web gunean berri interesgarri hau topatu dut. Herritarrei eta enpresei aholkularitza eskainiko dien Energiaren Udal Bulegoa. Enherkom energia berriztagarrien aldeko kooperatibako adituek kudeatuko dute. Hernani Burujabe herri proiektuarekin bat, energia bulegoak herritarrentzako eraldaketa energetikorako baliabide bat izan nahi du. https://www.hernani.eus/eu/-/martxan-da-energiaren-udal-bulegoa