Jarraian, eskuz egindako hiru auto egiteko modua ikus daiteke. Lehena haizearekin mugituko litzateke eta hurrengo biak eguzkiarekin, bigarrenetik hirugarrenera zailtasuna gehitzen delarik.
1. AIREZ MUGITUTAKO AUTOA
Materialak:
- 4 tapoi
- 2 makil
- Lastotxo 1
- Globo 1
- Goma 1
- Zereal kaja bateko kartoia
Tresnak:
- Guraizeak
- Erregela
- Arkatza
- Zeloa
- Silikona pistola

Esperimentuak funtziona dezan erabiliko diren material guztiak ahalik eta arinenak izatea garrantzitsua da.
Prozedura:
- Zereal kaxatik autoaren euskarria izango den laukizuzen bat moztuko da. Kontuan hartu laukizuzen honen zabalerak makilak + tapoiaren zabalerarena baino txikiagoa izan behar duela. Horretaz gain, makilak plataforma honetara lotzeko beste bi laukizuzen txikiago moztuko ditugu.
- Laukizuzen horiek plataformara itsatsiko ditugu zeloa erabiliz eta tartean makilak sartzeko zuloa utziz. GARRANTZITSUA: ez itsatsi guztiz makilen gainean, bestela ez dute bueltarik emango eta hortaz, kotxea ez da mugituko. U moduko forma egin.
- Jarraian makilen muturrean silikonazko pistola erabiliz itsatsi tapoiak. Autoaren gurpilak izango dira.

- Lastotxoa globoaren barruan sartu eta goma erabiliz lotu itzazu. Ondoren itsatsi lastotxoa autoaren goialdean. Kontuan hartu globoaren aldea izango dela kotxearen aurrealdea. Ziurtatu lastotxoaren muturra behera begira dagoela, bestela autoa ez da mugituko.

- Azkenik moztu beste kartoizko laukizuzen bat eta tolestu L forman. Ondoren itsatsi globoaren azpian plataformara L-ren ispilu moduan, hau da, zati horizontala aurreko zatian eta bertikala atzean. Era honetan globoa airez betetzean gorantz igoko da eta aire zuzenean aterako da.
Putz egin lastotxotik globoa puzteraino eta jarraian askatu autoa. Ea noraino iristen den!

2. EGUZKI-AUTOA 16 URRATSETAN
Hurrengo bideoan aipatzen diren urratsak jarraituz, modu errazean eguzki indarrarekin mugituko den autoa egin daiteke.
3. EGUZKI-AUTO FOTOVOLTAIKOA
Materialak:
- 2 zelula fotovoltaiko 1,5 volteko eta 500 milianperekoak
- Jostailuetan erabiltzen den motortxo elektrikoa (1,5 edo 3 V)
- 2 ardatz, bakoitza bere gurpilekin. Jolasteko auto puskatuetatik lor daiteke.
- 0,5 mm-ko lodiera duen aluminiozko xafla: 150 x 250 mm
- 0,5 mm karratuko kablea: 20 cm (adibidez gorria eta urdina).
- Goma elastiko txikia
- Egurrezko xerra biribila, erratzaren makilatik moztuta.
- 300 mm-ko lodiera duen porexpandezko xafla (150 x 250 mm)
- 3 mm-ko errematxea
Tresnak:
- Metalentzako zerra
- Metalentzako lima
- Metalentzako lizpaper fina
- Zulagailua eta 3 mm-ko barautsa
- Arkatza eta erregela
- Guraizeak eta kuterra
- Soldagailua
- Aliketak
- Termo-kola edo beirarentzako silikona

Prozedura:
- Lehenengo autoaren txasisa egingo dugu. Elkarren artean lotuta dauden eguzki-zelulak neurtu, plataformak zabalera bera izateko.


- Bi aldetan 4 hegal berdin irudikatu binaka kontrajarriz eta oinarriarekiko 90ยบ tolestu, gurpilen 2 ardatzak bertan kokatzeko, irudian adierazten den bezala.
- Hegal bakoitzaren muturretik hurbil, 3 mm-ko zuloa egin, behar bezala lerrokatuta gelditzeko. Gurpilentzako ardatzak 3 mm-ko zuloetan ez badira aise sartzen, handitu barruan guraizeen muturra biraraziz.
- Eguzki-panelak elkarren artean eta motorrarekin paraleloan lotzeko kable finak eta soldadura erabili. Motorrak erabaki dugun noranzkoan biratzeko polaritatea egokia dela ikusiko dugu. Kableak motzak izateko eta motorraren biraketa eta transmisioa ez oztopatzeko bilduko ditugu.
- Motorraren biraketak gurpiletara murrizteko, trakzio-ardatzari egurrezko polea (gurpilen diametroa baino txikiagoa duena) itsatsiko diogu. Polea 1 cm-ko zabalera duen zerrarekin egin daiteke erratzaren makilatik moztuta. Perimetroaren erdian limarekin ildo egin, ondoren bertan transmisio-uhalak ahokatzeko (goma elastikoa).
- 4 gurpilak bere tokian jarri eta plataforma lurrean erraz mugitzen dela frogatu. Horretarako, leunki bultzatu. Hala ez bada, hutsak zuzendu beharko dira.
- Motorra eginda dago eta ardatza, polearen aurka jarria du. Txasisaren goiko aldera bi kableak pasatzeko zuloa markatu, motorretik hurbil. Motorrari 10 cm-ko bi kable soldatuko dizkiogu eta plataforman egindako zulotik pasa. Motorra finkatzeko aluminioan zuloak egin eta termo-kolaz edo beirarentzako silikonaz itsatsi. 3 mm-ko errematxearen zorroa motorraren ardatzean sar dezakegu tope egiteko. Horrela, uhala ez da aterako (goma).
- Goma elastikoarekin motorraren ardatza eta egurrezko polea elkartu.

- Orain, motorraren kableak eta seriean jarritako zelulak konektatu. Horretarako, lehenik eta behin, kableak porexpaneko xaflaren erditik pasa. Xafla isolatzailea eta arina da, zelula fotovoltaikoa eta txasisa bereizten ditu eta nahikoa izango da bi aldeak termo-kolaz edo beirarentzako silikonaz itsastea, zirkuitu laburrak sortzeko arriskurik izan gabe.
Oharra: Egurrezko xerra (polea) eta ardatza behar bezala lerrokatuz gero, ardatzak topea egiteko ez da zorroa behar, ezta polean ildaska egitea ere, uhala biratzean ez baita aldeetatik mugituko.