Komunikazioa

Programaren garapenaren inguruan ematen ditugun urratsak agertuko dira bertan.


Hasteko, gurasoei zuzendutako gutuna duzue, euskaraz eta gazteleraz, ikasturte honetako jarduna aurkeztuz.

Gutuna euskaraz

Gutuna gazteleraz

Bestetik, ikasturtean zehar 3 poster aterako dira, hiruhileko bakoitzean egin beharreko lanak laburbilduz.

1. Posterra

2. Posterra

3. Posterra

Azkenik, argitaratutako berriak doaz.

Hernaniko Udala Instagrametik2025/12/10

Eskola Agenda30eko Udal Foroa izan da gaur. Ikasleak xabilertxundi alkatearekin eta Axier Mingo Hezkuntza zinegotziarekin elkartu dira, eta aurtengo asmoen berri eman dute.

Aurreko ikasturtean diagnostikoa egin ondoren, mugikortasun iraunkorraren gaia lantzen jarraituko dute, eta ekintza plana zehaztuko dute. Proposamen konkretuak landuko dituztela iragarri dute:
– LHko ikasleek, sentsibilizazio esketxak
– DBHko ikasleek, bizikleten inguruko lanketa eta herriari begirako sentsibilizazio kanpainak