MARTXAN DA ENERGIAREN UDAL BULEGOA

Gaur, Hernaniko udaleko web gunean berri interesgarri hau topatu dut. Herritarrei eta enpresei aholkularitza eskainiko dien Energiaren Udal Bulegoa. Enherkom energia berriztagarrien aldeko kooperatibako adituek kudeatuko dute. Hernani Burujabe herri proiektuarekin bat, energia bulegoak herritarrentzako eraldaketa energetikorako baliabide bat izan nahi du. https://www.hernani.eus/eu/-/martxan-da-energiaren-udal-bulegoa

EA2030eko Webgunea berriro martxan!

Martxan da jada Hernaniko Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko webgunea. Garapen Jasangarrirako Helburuekin jarraituz, oraingoan 7.ari ekingo diogu: Energia, eskuragarri eta ez-kutsatzailea. Bi ikasturtetako jarduna izango dugu. Ongi etorriak!